top of page

Mandiola Balle Aldea, 29, 20600 Eibar, Gipuzkoa

 

Tlf: 943 20 61 13

 

Mendiola Balle, Eibarko kanpoko zonaldean eraikita dagoen auzo bat da. Mendearen hasieran eraiki zen, mendiaren maldaren erdian dago, honen eta herriaren arteko lotura sortuz. Nahiz eta auzo txikia izan eta herri txiki batean kokaturik egon, historikoki garrantzia handia izan du Eibarko jendearentzat.

 

Gure ikastola, Jon Bovi, Mendiola Balle Aldean kokatuta dago, mendian barneratuta dagoelarik, umeak naturarekin kontaktu zuzenean daude. Betidanik oso ikastola garrantzitsua izan da Eibarko jendearentzat, Euskara gehien lantzen eta bultzatzen duen ikastetxea delako. Gainera, herritik kanpo kokatuta dagoenez, kutsadura gutxiago dago eta beraz, arnasten den haizea garbiagoa da.

 

NON GAUDE?
bottom of page