top of page

``INTERNET EN LA EDUCACION´´

 

Internet liburutegi gisa:

Gaur egun interneten dagoen material guztiarekin , egunerokotasunean  lortu ezin ditugun materialak eta lekuan bertan bizi ezin diren esperientzia  pedagogikoak bizitzea lortu dezakegu.  Oraindik ez daude online eskuragarri doaineko testuak eskolan erabiltzeko,  eta horrek internetek eskaini dezakeen material guztia ez lortzea dakar.  Dena den, ez da liburuaren desagerpena bilatzen, baizik eta liburuen eta  interneteko material ugarien sinbiosia.

 

Internet inprenta gisa:

Interneteko baliabideak ez dira bakarrik egin eta gordetzeko asmoz egiten ,  baizik eta sortutako lan edo baliabideak beste ikasleekin edo munduan  zehar konpartitzeko eta publikatzeko. Hau da, ez da irakaslearentzako  bakarrik, baita era globalean konpartitzeko eta kudeatzeko ere.  Elementu motibatzaile gisa erabil daitezke ere. Izan ere, webguneen bidez,  ikaslea subjektu pasibo izatetik (telebistan bezala) subjektu aktibo eta  sortzaile izatera igarotzen da. Botere ekonomiko nagusien interesetatik at  dauden aportazioak sortu, eskegi eta konpartitu daiteke.

 

Internet komunikazio kanal gisa:

Interneten bidez, materialak eskegi eta bidali ditzakegu, baina informazio-komunikazio baliabide gisa oso baliagarria izan daiteke eskola ezberdineko  edota herrialde ezberdineko esperientziak, materialak eta hobekuntzarako  proposamenak konpartitzeko.

 

Estrategia pedagogikoak

• “La caza del tesoro” : Lan-horri edo webgune bat da non galdera  sorta eta zenbait esteka dauden non ikasleak bertan erantzunak  bilatzen dituzten. Normalean galdera nagusi bat egoten da, haren  erantzuna zuzen aurkitzen ez dena.

• “Las Webquest”: Bernie Dodge sortu zuen 2004an. Ikerketa gidatubat da, ikasleek era erakargarri eta egiteko gai diren ekintzakproposatzen duena. Informazioa analizatuz, sintetizatuz, ulertuz,  eraldatuz eta abarrez produktu edo artefaktu bat sortzeko.

• Proyectos telecolaborativos: Zenbait ehundaka proiektu didaktikoaztertu ondoren, 18 tipologiako proiektuak 3 multzotan sailkatu  zituen. Ekintza zehatzen diseinurako balio dute, zeintzuk subjektuari  eta testuinguruari adaptatuak direnak.

-Pertsonen arteko eraldaketak.

-Informazioaren bilketa eta analisia.

-Arazoak konpontzeko proiektuak

bottom of page