top of page

HELBURUAK:

 

 

1. Naturan dauden izaki bizidunak eta beste elementu batzuk identifikatzea: eguzkia, harriak, hodeiak, ibaiak, ....

2. Animaliak eta landareak aztertzea, bereiztea eta ezaugarri fisiko eta/edo funtzional jakin batzuen arabera sailkatzea.

3. Izaki bizidunetan zenbait jokabide, funtzio, ezaugarri eta aldaketa identifikatzea. Bizi-zikloa, jaiotzatik heriotzarakoa, ezagutzen hastea. Izaki bizidunei buruzko usteak adieraztea.

4. Naturarekiko eta izaki bizidunekiko jakin-mina, interesa eta errespetua izatea. Pertsonok natura eta izaki bizidunak zaintzeko dugun erantzukizunaz jabetzea, eta jarrera kritikoa izatea ingurunea kaltetzen duten ekintzekiko.

5. Ingurune naturaleko fenomenoak aztertzea (egunaren eta gauaren txandakatzea, euria...) eta gizakion bizitzan duten eraginaz jabetzea.

6. Hurbileko ingurune naturala aztertzea eta haren zenbait ezaugarri identifikatzea: paisaia, izaki bizidunak, fenomeno atmosferiko ohikoenak...

7. Naturarekin harremanean dauden jarduerak egiteko interesa izatea. Horrek osasunerako eta ongizaterako duen garrantziaz jabetzea.

bottom of page