top of page

Zer nahi dugu?

​

Eskola hau gizakiarengan sinestearen alde dago; hau da, garatzeko eta hobetzeko duen prozesuan, adin ezberdinetara zuzenduta dagoelarik. Bovi eskolak pertsona orori hobetzeko aukera ematen dio, ikaskuntza prozesu egokia sustatu ahal izateko. Gainera, berdintasuna eta inklusioa bultzatuz, zailtasunak dituzten umeei laguntza eskainiko zaie, denei tratu berdina emateko asmoz. Hala ere, hezkuntzan zailtasunak dituzten gazteei laguntza eskainiko zaie.

Gainera, helduentzako formazio-saioak antolatuko dira, seme-alaben hezkuntzan paper garrantzitsua jokatzen dutelako eta hainbat arazoren aurrean nola jokatu behar duten jakin ahal izateko.

Horrez gain, neska eta mutilak modu berdinean tratatu eta hezituko ditugu, berdintasuna sustatzea saiatzeko asmoz. Generoaz aparte, badakigu pertsona bakoitzak behar desberdinak dituela eta behar horietara egokitu behar garela, pertsona oro ezberdinak garelako.

Hizkuntzaren kasuan, eskola trilinguea dela esan beharra dugu, 3 hizkuntza landuko direlako: euskara, gaztelania eta ingelesa. Hala ere, badakigu gaztelaniak euskarak baino indar handiagoa duela, baina bi hizkuntzak ofizialak direnez, bi hizkuntzei trataera berdina emango zaie.

bottom of page