top of page

``INICIACION HACIA LA ROBOTICA´´â€‹

 

Zergatik?

Gaur egungo gizartea gero eta teknologiaren arloaren menpekotasun handiagoa  dute. Gure ikasleak haien artefaktuei  jarraibideak ematen dizkiete gero hauek hainbat ekintza egin ahal izateko. Gainera, komunikatzeko beste metodo batzuk eskaintzen ditu. Horrez gain, izaten ari garen aldaketak kontuan hartuta, teknologia hauen ezagutza eta kontrola nahiko garrantzitsua da etorkizunerako. Adibidez, programazio robotikoa.

​

Zelan?

Lehenengo fasea

Hasieran, 3 urteekin, robotikaren inguruan ikerketa ezberdinak eta hainbat ezagutzak bereganatuko  dituzte .Materialak, espezifikoak eta eskuragarriak izango dira. Baita ere, teknologia berrien erabilera (tabletak adb). Ikerketen ondoren prest egongo dira proiektuak aurrera eramateko eta beste ikasleei eta familiei  erakusteko. Proiektu hauek, maketa robotiko bat izango da, arazo errealak ase dezakeena.

Bigarren fasea

Fase honetan ikerketaren bidez,  robotikaren ezaugarriak eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan izan dezakeen baliagarritasuna barneratuko dute.

 

BEE BOT

Bee Bot robota, gure aginduak jarraituz ( aurrera, atzera..) bere helmugara iristeko gai izan beharko da. Ikasleak Bee Bot-a behatuz, hainbat prozesu mental eta konpetentzia ezberdinak landuko dituzte, irakasleen jarraibideak jarraituz.  Proiektua landu eta gero, espazio txiki bat sortuko da robota bertan erabiltzeko eta  etapa osoan zehar jarraituko du.

 

LEGO HEZKUNTZA

3,4 eta 5 urteko umeei zuzendua, klasean planteatutako arazo erreal edo  imajinario bat asetzeko gai den robota sortzea. Haur hezkuntzako azkeneko mailan (5 eta 6 urte), Lego Wedo izeneko proiektua landuko dute, honen bidez robot bat osatuko dute,  Lego Wedo piezen bidez eta  hau erabiltzeko daukan softwerraren bidez.

bottom of page