top of page

``LA CLASE INVERSA´´

​

Zergatik?

​

Haur Hezkuntza denek uste duten baino garrantzitsuagoa da, pertsona guztien hasierako garapenaren unea delako. Askok, HH entzutean, irakurtzen eta idazten ikasten dugun momentuarekin erlazionatzen dute bakarrik, eta egia esateko, etapa honetan habito oso garrantzitsu gehiago ikasten ditugu ( errespetua, esfortzua, anaitasuna, eskuzabala izaten…).

Familia eta irakasleak ere zerikusi handia izaten dute haur bakoitzaren garapenean,  inguruko pertsonei ikusten dituzten gauzak imitatzen dituztelako. Etapa honetan ere oso garrantzitsua da inteligentzia emozionala. Betidanik hezkuntza hobetzeko metodoak sortu dira ( Montessori, Piaget…). Orain metodo horien alde onak bateratu eta gaur egungo ingurura eta denborara moldatzen den metodo berria sortzea da lana.

Helburuak: klaseari buelta eman:Zer da eta zer suposatzen du?

Ikaslea da bakoitzaren ikaskuntzaren jabea. Klasetik kanpo egiten dituzte lanak, horrela klasean hainbat jakintzak ikasteko denbora edukitzeko. Adibidez, irakasleak bideo motz bat grabatzen du ikasle bakoitzak bere etxian ikus dezan ( bideoan, azalpen eta duda zehatzak esaten ditu), horrela, nahi duen momentuan bideoa gelditu eta azalpena berriro entzun dezake. Familien laguntza ahalbidetzen du. Irakasleak familiarekin bilerak egin behar du, familia metodo honetan bolkatu behar dela azaltzeko. Eskolan,irakasleak aktibitate eta ariketak proposatzen ditu, bai indibidualeko lanak bai talde lanak. Irakaslea, ikasleengan gertu dago, haien beharrak asetzeko.

Garapena:

Hasteko, ikaskuntzaren mailak argi izan behar ditugu. Berrikusitako Bloomen taxonomia, hainbat ariketa eta baliabide antolatzeko asko laguntzen digu, adimen eskuratzeko hainbat mailarekin osatua dagoena:

  • Lehenengo mailan,  ikaslea funtzeskoa denaren informazioa eskuratzen du. Gauzak gogoratzean(recordar) datza. Adibidez “ a” letrarekin, landareak dituzten atalekin… Erabiltzen ditugun aditzak: zerrendatu, aurkitu, deskribatu eta ezagutu.

  • Ezagutza eskuratzearen bigarren maila konpresioa (compresion) da. Hemen klasifikatu, laburbildu, informazioa antolatu, konparatu eta adibideak ipintzean datza.

  • Aplikatzea (aplicar) da hirugarren mailaren ideia edo helburu nagusia. Horretarako, arazoak konpondu, prozesuak osatu eta hauek erabili behar ditugu.

  • Laugarren mailan, analisiaren (analisis) maila da. Hemen, ikasleari azalpenak, konparaketak edota inbestigatzea eskatuko diogu

  • Bostgarren mailan, ebaluazioaren (evaluacion) maila, ikasleak erabakiak hartzeko, justifikatzeko, gomendatzeko eta baloratzeko duen ahalmena ikusi dezakegu

  • Seigarren eta azkeneko maila, sortzea (crear)da. Hemen, ikasleari sortzea, planeatzea, eraikitzea, diseinatzea eta imaginatzea eskatu ahal diegu.

Bloomeko taxonomiako mailak argi izan eta gero kanal pertzeptiboan zentratuko gara: bisuala, auditiboa eta kinestesikoa (hauek informazioa eskeintzen dizkiete).

Inteligentzia ugarien teoria, pertsona desberdinek bide desberdinetatik ikasi dezaketela esan nahi du ( imitazioari esker, entzuten, irakurtzen, bisualki…). Bakoitzak bere indarguneak (bisualki ondo ikastea, imitaziozari esker…) ditu, kasu zehatzetan onuragarri edota kaltegarria izan ahal dena.

Gardnerrek teorian azaltzen dituen inteligentzia mota desberdinak oso onuragarriak izan daitezke gure metodoarentzako.

  • Inteligentzia linguistikoa ( irakurketaren afizioa, hitzezko jokoetan errastazuna..)

  • Logiko matematiko arrazonamenduarekin erlazionatzen dugu

  • Inteligentzia espazio-bisuala, pertzepzioaren eta produkzio artistikoan datza

  • Inteligentzia kinestetiko-korporala, psikomotrizitatearen kontrola bezala ulertzen da.

  • Inteligentzia musikala, musikaren bidez adierazteko ahalmena.

  • Interpertsonala, beste pertsonen animoak edo sentimenduak pertzibitzeko ahalmena. Hemen bi mota: Inteligentzia intrapertsonala ( autoesagutzarekin lotuta dagoena) eta bigarena inteligentzia existentziala ( egoera desberdinetara  egokitzen jakitea, ongia eta gaizkia desberdintzen edo onartzen jakitea…)

 

Hezkuntza pertsonalizatuaren bidean:

Teoria honen unerik garrantzitsuena, ikasleak beren kabuz haren ikasketa gestionatzen ikasten dutenean hasten da, horregatik, hezkuntza on bat izateko pertsonala izan behar da. Izaki bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu. Oso garrantzitsua da bakoitzaren helburuak argi izatea, hala nola, bat-bateko ikaskuntzak (aprendizajes inesperados) oso baliagarriak dira. Baita ere, gaur egungo teknologia berriak asko laguntzen dute neurri batean erabiliz gero.

Azalkako curriculumak edozein maila eta material ezberdinekin erabil daiteke.

​

Aurreko kurrikulumean ikusi dugunez, ariketa batetik hurrengora pasatzeko aurrekoa gainditu beharko dugu. Honek, ikasleen ebaluazio jarraia egiten laguntzen du. Ikasleek, metodo honen bidez, motibatuagoak daude eta irakasleak errebisio eta ikasleengandik egunero ikasten du ere.

Azkenik esan beharra dago, metodo honekin egiten diren klaseak ezin direla ordenatuak eta isilak izan baizik eta “kaos kontrolatutako” gela bat.

Ondorioak:

Ikasleen onura edo etekin gehiago ateratzeko, protagonismo gehiago eman behar diegu. Horretarako, beti haien beharrak asetzen saiatu behar gara. Edozein adin eta ikaskuntza motarako balio du. Helburua ohitura intelektualak sustatzea da azkenean.

bottom of page